.

2000-2020

Galdera edo iradokizunen bat izatekotan, emartistak@gmail.com helbide elektronikoaren bidez jarri zaitezke gurekin harremanetan.

EMARTISTAK 2000-2020 proiektuak Wikimedian euskal artisten biografien genero disparekotasuna murrizteko pausoak ematea du helburu.

EMARTISTAK azken 20 urteetan (2000-2020) Euskal Herrian arte garaikidearen inguruan egindako proiektuen ikerketatik abiatzen da. Ikerketa horiek oinarri hartuz, Wikimedian esku-hartzea proposatzen dugu, euskal emakume artistei buruzko artikuluak aztertu eta aberasteko nahiarekin.

Horretarako, euskal emakume artistek sortutako artelanak lantzea izango da EMARTISTAK proiektuaren ardatz nagusietako bat. Izan ere, euskal artistei buruzko Wikimediako artikuluetan, haien lanen inguruko erreferentziak edota deskribapenak irakurtzea ohikoa den arren, salbuespena izan ohi da irudiekin topo egitea. Ukaezina da irudiek erabilgarritasun handia dutela arteari edota artistei buruzko testuetan eta, beharbada, horregatik da hain nabaria artelanen argazkien presentzia falta Wikimedian. Beraz, euskal emakume artisten inguruko informazioa aberasteko, funtsezkoa iruditzen zaigu irudiak aintzat hartzea. Eta horretarako ezinbesteko papera izango du webgune honek.

E m a r t i s t a k webgunea

Emartistak 2000-2020 webguneak eginkizun bikoitza du. Lehenengo eta behin, proiektuaren inguruko informazioa aurkezteko erabiliko da, ekimenaren nondik norakoen berri emateko. Bigarren, eta hau izango da webgunearen funtzio nagusia, euskal artisten artelanen gordailu bezala funtzionatuko du.

Euskal artisten lanak era egokian lantzeko, garrantzitsua iruditzen zaigu hauek eremu bakar batean biltzea, haien bilaketa eta ikusketa azkarra ahalbidetuko baitu horrek. Horrela, formularioaren bidez jasotako ekarpen guztiekin artxibo bat eraikiko da, EMARTISTAK proiektua eta Wikimedia osatu eta aberasteko oinarri bezala erabiliko dena. Beraz, artelanen datu-base bezala ulertu behar da EMARTISTAK webgunea, jasotako irudi eta argazkien bilketa, zabalkuntza eta antolaketa errazteko sortua.

L i z e n t z i a

Proiektu honek Creative Commons lizentzia du. Webgunea eta bere edukiak (testuak zein irudiak) Aitortu-Partekatu-Berdin baimen pean daude. Irudiak Wikimediara igo ahal izateko, ezinbesteko baldintza da mota honetako lizentziapean egotea eta, horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu webgune honetan ere lizentzia hori mantentzea. Honek edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argatiratzeko aukera ematen du, beti ere egiletza argi aitortu eta edukien zabaltzea baldintza berdinetan egiten bada. Kasu guztietan webguneko edukien egiletza irudi eta testuekin batera adierazitako artistarena da.


Hala ere, ez da bermerik ematen. Lizentziak ez du nahitaez ematen nahi den erabilerarako behar diren baimen guztiak. Adibidez, publizitate-eskubideak, pribatutasun-eskubideak, eskubide moralek eta beste eskubide batzuek materiala nola erabiltzen den muga dezakete.

C C – B Y – S A 4.0

Humanitate Digitalen inguruan euskarazko ikerketa sustatzeko proiektu aukeratua (2020)