EMARTISTAK UEUk eta EWKEk Humanitate Digitalen inguruan euskarazko ikerketa sustatzeko laguntzen baitan sortutako ekimena da, 2020ko abendua eta 2021eko urria artean garatutakoa.

Ezagutza librea eta euskal arte garaikidea ditu oinarri, beren burua emakume bezala identifikatzen duten artistengan eta haien artelanengan arreta berezia jarriz.

Proiektuaren xedea euskal emakume artistek eta haien artelanek Wikipedian duten irudikapena ikertzea izan da eta, azterketa horretatik abiatuz, haien presentzia handitu eta aldarrikatzeko zubiak eraikitzen hastea.